Itsasoko Erregimen Berezian tarifa finkoari uko egitea/hura luzatzea

Actualizado el 21 de febrero de 2025
Ver en la web de la administración

Información Rápida

Objetivo

Itsasoko Erregimen Bereziko tarifa finkoari uko egiteko edo tarifa finkoko epea luzatzeko aukera ematen du, baldintza batzuk betetzen badituzu.

¿Quién puede solicitarlo?

Itsasoko Erregimen Bereziko lehen taldeko norberaren konturako langileak (autonomoak) tarifa finkoaren onuradunak direnak, edo haien ahaldunak.

Requisitos principales

  • Itsasoko Erregimen Bereziko lehen taldeko autonomoa izatea.
  • Tarifa finkoaren onuraduna izatea.
  • Luzapena eskatzeko, urteko etekin garbiak lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoak izatea aurreikusi behar da.

Plazos

Uko egiteko, edozein unetan tarifa finkoaz baliatzen ari zaren bitartean. Luzapena eskatzeko, 12 hilabete naturaleko epea amaitu baino lehen, edo 24 hilabete lehen, desgaitasuna aitortuta baduzu edo genero-indarkeriaren biktima bazara.

Duración del trámite

Ebazpena telematikoki jakinaraziko da.

Itsasoko Erregimen Berezian tarifa finkoari uko egitea/hura luzatzea

Zerbitzu honek aukera ematen du kotizazio-murrizketari (tarifa finkoa) berariaz uko egiteko eskatzeko, bai eta tarifa finkoko 12 edo 36 hilabete natural gehigarrien luzapen-epea eskatzeko ere, Itsasoko Erregimen Bereziko lehen taldeko norberaren konturako langileei dagokienez, urteko etekin ekonomiko garbiak aldi horri dagokion urteko lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoak badira.

Izapide honi buruz

Norentzat da?

Norbere konturako langileei edo Itsasoko Erregimen Bereziko lehen taldeko langile autonomoei, baldin eta hasierako altagatik (tarifa finkoa) kuota-murrizketaren onuradun badira, eta/edo, hala badagokio, haien ahaldunari.

Zer ahalbidetzen du?

Zerbitzu honen bidez, hasierako altagatik kuota-murrizketari uko egiteko edo hura luzatzeko izapideak egin daitezke (tarifa finkoa).

Kontuan hartu beharrekoak

Uko egitea

  • Tarifa finkoari uko egiten badiozu, ezingo duzu berriro eskatu.

  • Tarifa finkoari uko egitean, zure errendimenduei egokitutako kotizazio-oinarria hauta dezakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Nola aukeratu dezaket nire kotizazio-oinarria?

  • Epeak:

    • Tarifa finkoaz baliatzeko tartean, edozein unetan.
    • Uko egitea jakinarazi eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera hasiko da ondorioak izaten.

Luzapena

  • Tarifa finkoaren luzapena eskatu ahal izango duzu, zure errendimenduak lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoak izango direla aurreikusten duzunean.

  • Oro har, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera tarifa finkoa izan bazenuen, beste 12 hilabetez luzatzeko eska dezakezu. % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortuta baduzu, edo genero-indarkeriaren biktima edo terrorismoaren biktima bazara, 36 hilabete gehiago luzatzeko eskatu ahal izango duzu.

  • Epeak:

    • 12 hilabete naturaleko epea amaitu baino lehen eskatu ahal izango duzu, edo, bestela, 24 hilabete igaro baino lehen, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortuta baduzu edo genero-indarkeriaren biktima edo terrorismoaren biktima bazara.
    • Onuraren luzapena lehen 12 hilabete natural osoak bukatu eta biharamunetik edo, hala badagokio, 24 hilabete bukatu eta biharamunetik aurrera aplikatuko da.

Cl@ve-ra Cl@ve iraunkorra erabiliz sartzen bazara, zerbitzu honen segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira SMS bidez bidalitako kode batekin osatuko da sarbidearen baliozkotze-prozedura. Kode hau sartu beharko duzu zerbitzura sartu ahal izateko.

Ahaldun gisa jokatzen den kasuan, Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratuta egon beharko dira.

Hurrengo urratsak

Zerbitzu honek PDF formatuan egindako izapidearen egiaztagiria sortuko du. Agiri hori telematikoki jakinaraziko da eta interesdunaren eta/edo haren ahaldunaren eskura jarriko da Egoitza Elektroniko honetako Jakinarazpen telematikoak kontsultatu eta sinatzea zerbitzuan.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Obtener Acceso

Interesatzen zaizu...


Preguntas frecuentes


Oficinas de la administración

DIRECCIÓN PROVINCIAL DEL INSTITUTO SOCIAL DE LA MARINA

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

SERVICIO PUBLICO DE EMPLEO ESTATAL

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

ADMINISTRACION DE LA SEGURIDAD SOCIAL No 12/04

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

ADMINISTRACION DE LA SEGURIDAD SOCIAL No 36/01

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

ADMINISTRACION DE LA SEGURIDAD SOCIAL No 26/03

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

ADMINISTRACION DE LA SEGURIDAD SOCIAL No 28/14

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

ADMINISTRACION DE LA SEGURIDAD SOCIAL No 17/04

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

ADMINISTRACION DE LA SEGURIDAD SOCIAL No 23/05

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

SERVICIO PUBLICO DE EMPLEO ESTATAL

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

INSPECCIÓN PROVINCIAL DE TRABAJO Y SEGURIDAD SOCIAL

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

DIRECCIÓN PROVINCIAL DEL INSTITUTO SOCIAL DE LA MARINA

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

DIRECCION PROVINCIAL DE LA TESORERIA GENERAL DE LA SEGURIDAD SOCIAL

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

Cinco Días
Expansión
EFE Emprende
CuatroCasas Telefonica

Empresa participante en Cuatrecasas ACELERA en colaboración con Telefónica Open Future.