Europako Osasun Txartela (EOT) eta Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria (CPS) (REM)

Actualizado el 21 de febrero de 2025
Ver en la web de la administración

Información Rápida

Objetivo

Europako Osasun Txartela (EOT) eta Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria (CPS) eskatzea edo berritzea, osasun-laguntza behar dutenentzat.

¿Quién puede solicitarlo?

Espainiar legediak eta Gizarte Segurantzaren Erkidegoko Araudiek zehazten dituzten eskakizunak betetzen dituzten eta osasun-laguntzarako eskubidea duten titularrentzat eta haien kargura dauden onuradunentzat.

Requisitos principales

  • Espainiar legediak eta Gizarte Segurantzaren Erkidegoko Araudiek zehazten dituzten eskakizunak betetzea.
  • Osasun-laguntzarako eskubidea izatea.

Duración del trámite

EOT 5 egun baino gutxiagoko epean bidaliko da helbidera.

Resumen

Eskatu edo berritu Europako Osasun Txartela (EOT) doan, edo kontsultatu indarrean dagoen EOT bat baduzu. Lortu Europako osasun txartelaren Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria (CPS) osasun-laguntzarako eskubidea duten titularrentzat eta haien onuradunentzat.

Norentzat da?

Espainiar legediak eta Gizarte Segurantzaren Erkidegoko Araudiek zehazten dituzten eskakizunak betetzen dituzten eta osasun-laguntzarako eskubidea duten titularrentzat eta haien kargura dauden onuradunentzat.

Zer ahalbidetzen du?

  • Europako Osasun Txartela (EOT) eskatu edo berriztatu ahal izango duzu osasun-laguntzaren eskubidearen titularrarentzat, baita honen onuradunentzat ere.
  • Indarrean dagoen EOTren bat duzun kontsultatu ahal izango duzu.
  • Europako Osasun txartelaren Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria (CPS) eskuratzea osasun-laguntzarako eskubidearen titularrarentzat eta haren onuradunentzat.
  • Inprimatu Europako osasun txartelaren behin-behineko ordezko ziurtagiria etxean.

Zer behar da hori gauzatzeko?

  • Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria lortzeko, EOT lortzeko baino identifikazio maila seguruagoa behar da. Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria eskatu nahi baduzu, eskaera-esteka sakatzen duzunean, sistemak behar horretaz ohartaraziko dizu. Sakatu JARRAITU, eta eskaera osatzeko dauden identifikazio-aukerak eskainiko dizkizugu.
  • Ordezkari gisa sartzen bazara, ordezkatuari ordezkaritza baieztatzeko eskatu beharko diozu SMS bidez jasoko duen estekan sartuta.
  • Ahaldun gisa jardutean, berriz, Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratuta egon beharko zara.
  • EOT lortu ezean, edo beste kasu batzuetarako, Europako Osasun txartelaren Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria lor dezakezu. Horretarako, Europako Osasun Txartela eskatu behar duzu, hemen sakatuz: Deskargatu Aldi Bateko Ordezko Ziurtagiria eta adierazi iraunkortasun aldia (gehienez 90 egun) Ziurtagiria deskargatzeko/inprimatzeko beharrezko software bat eduki behar duzu (PDF fitxategia). Edonola, Europako Osasun txartela ez bada bidaltzen baliabide horien bidez, kontuan izan egoera horietan beste Estatu batera aldatzeko arrazoia Europar Batasuneko programa ofizial batean edo hezkuntza-zentroetan ikastea bada titulu publiko bat lortzeko, Europako Osasun txartela atzi dezakezula egin beharreko ikasketak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztuta. Informazioa lortzeko, eskatu aurretiko hitzordua 901 10 65 70 / 91 541 25 30 telefonoen bidez.

Kontuan hartu beharrekoak

Europako Osasun Txartela:

EOT estatu hauetan erabil daiteke: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia, Erresuma Batua eta Suitza.

EOTak ez du balio bidaiaren arrazoia tratamendu medikoa jasotzea denean. Kasu horretan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (INSS) edo Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM) dagokion inprimakia igorri beharko du, Osasun Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren.

Informazio gehiago “Tratamendu mediko programatua” atalean.

Kasu batzuetan osasun-laguntzaren zenbateko edo ehuneko finko bat ordaindu beharko duzu, helmuga Estatuko asegurudunek dituzten baldintza berdinekin. Zenbateko hori ezin izango da itzuli.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu webgune honetan: https://ec.europa.eu/social/main.jsp?catId=1021&langId=es

EOT jaso denetik han adierazten den iraungitze-datara arte balio du. EOT agiriak irauten duen bitartean berau jasotzeko bete behar diren baldintzak mantendu beharko ditu erabiltzaileak. Hala izan ezean, gastuak erreklamatu egin ahalko dira, okerreko prestazio kontzeptuagatik, 883/04 (

EE

) Araudiaren 76. artikuluak xedatzen duenarekin bat.

Inprimatzeko informazio-oharra

Asegurudun batzuek ezin dute EOT txartela Interneteko zerbitzu honen bidez eskuratu, adibidez honako hauek:

  • Langabeziagatiko prestazioak jasotzen dituztenek eta haien onuradunek.
  • Espainian bizi diren atzerritarrak izanik, osasun-laguntza jasotzeko eskubidea aitortuta duten asegurudunek, edota langabeziagatiko prestazioak agortu dituztenek.
  • Erkidegokoa ez den nazionalitatea eta NIE duten onuradunak, eta
  • Osasun-laguntza jasotzeko eskubidea esportatzeko dokumentu jakin batzuk aurkeztu behar dituzten asegurudunek.

Azken kasu horretan, ISMko Probintziako edo Tokiko Zuzendaritzetara jo beharko da.

Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria:

CPS ziurtagiria estatu hauetan erabil daiteke: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia, Erresuma Batua eta Suitza.

CPS agiria pertsonala eta besterenezina izanik, eskubidea ematen du ikuspuntu medikotik beharrezkoak diren osasun-zerbitzuak jasotzeko, adierazitako Estatuetako batean egindako aldi baterako egonaldietan. Aintzat hartuko da prestazioen izaera eta aurreikusitako egonaldiaren iraupena, egonaldiko herrialdeko legeriarekin bat eginda, eta egonaldiaren arrazoia turismoa, jarduera profesionala edo ikasketak izanda ere.

CPS agiriak ez du balio joan-etorriaren helburua tratamendu medikoa jasotzea denean. Kasu horretan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (INSS) edo Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM) dagokion formularioa igorri behar du, Osasun Zerbitzuaren aldeko txostena jaso ondoren; eta ez du balio izango zure bizilekua beste Estatu kide batera aldatzen baduzu.

CPSk EOTren estaldura bera eskaintzen du. Kasu batzuetan osasun-laguntzaren zenbateko edo ehuneko finko bat ordaindu beharko duzu, helmuga Estatuko asegurudunek dituzten baldintza berdinekin. Zenbateko hori ezin izango da itzuli.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu webgune honetan: https://ec.europa.eu/social/main.jsp?catId=1021&langId=es.

CPS ziurtagiriak dokumentuan bertan ageri den epean balio du (90 egunetarako igortzen da gehienez, hasiera-datatik aurrera) eta bere erabilera (balio-denboran, betiere) baldintzatuta egongo da: titularrak hura lortu zuenean betetzen zituen baldintzak bete beharko ditu epe osoan. Hala izan ezean, gastuak erreklamatu egin ahalko dira, okerreko prestazio kontzeptuagatik, 883/04 (EE) Araudiaren 76. artikuluak xedatzen duenarekin bat.

Inprimatzeko informazio-oharra

Hurrengo urratsak

  • Europako Osasun Txartela 5 egun baino gutxiagoko epean bidaliko da adierazitako helbidera.
  • Eskuratutako Behin-behineko Ordezko ziurtagiria .pdf fitxategi bat da. Haren kopiak inprima daitezke, eta bertan agertzen den CEA (Egiaztatzeko Kode Elektronikoa) kodearekin, ziurtagiriaren baliozkotasuna egiazta dezakezu, Dokumentuaren Osotasuna Egiaztatzeko Zerbitzuan.

Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.

Consultar

Interesatzen zaizu...


Preguntas frecuentes


Oficinas de la administración

DIRECCIÓN PROVINCIAL DEL INSTITUTO SOCIAL DE LA MARINA

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

SERVICIO PUBLICO DE EMPLEO ESTATAL

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

ADMINISTRACION DE LA SEGURIDAD SOCIAL No 12/04

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

ADMINISTRACION DE LA SEGURIDAD SOCIAL No 36/01

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

ADMINISTRACION DE LA SEGURIDAD SOCIAL No 26/03

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

ADMINISTRACION DE LA SEGURIDAD SOCIAL No 28/14

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

ADMINISTRACION DE LA SEGURIDAD SOCIAL No 17/04

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

ADMINISTRACION DE LA SEGURIDAD SOCIAL No 23/05

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

SERVICIO PUBLICO DE EMPLEO ESTATAL

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

INSPECCIÓN PROVINCIAL DE TRABAJO Y SEGURIDAD SOCIAL

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

DIRECCIÓN PROVINCIAL DEL INSTITUTO SOCIAL DE LA MARINA

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

DIRECCION PROVINCIAL DE LA TESORERIA GENERAL DE LA SEGURIDAD SOCIAL

De lunes a viernes, de 9 a 14 h.

Cinco Días
Expansión
EFE Emprende
CuatroCasas Telefonica

Empresa participante en Cuatrecasas ACELERA en colaboración con Telefónica Open Future.