Beste idatzi, eskaera eta jakinarazpen batzuk aurkeztea (Itsasoko Gizarte Institutua)
Información Rápida
Objetivo
Itsasoko Gizarte Institutuari idazkiak, eskaerak edo jakinarazpenak helaraztea, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan zerbitzu zehatzik ez badago.
¿Quién puede solicitarlo?
Beren izenean edo beste norbaiten izenean jarduten diren pertsonak.
Requisitos principales
- Dokumentazioa eranstea baimentzen duen software bat edukitzea.
- Hirugarren baten izenean jarduteko, Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratutako ahalduntze bat izatea edo ordezkapenaren ziurtasuna egiaztatzea.
Duración del trámite
Ez dago zehaztuta.
Información adicional
Izapidea egiten den probintziako Itsasoko Gizarte Institutuaren Zuzendaritza Probintzialari bidaliko zaio dokumentazioa. Erantsitako dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.
Beste idatzi, eskaera eta jakinarazpen batzuk aurkeztea (Itsasoko Gizarte Institutua)
OHAR GARRANTZITSUA
Ziurtagiri digitala edo Cl@ve badituzu, erabili itzazu zerbitzu honetara sartzeko. Zerbitzu hau zure konfiantzazko eta ziurtagiri digitala edo Cl@ve duen pertsona baten izenean erabil dezakezu. Edonola ere, zerbitzuan zure aurkezpenaren ziurtagiri bat eta dokumentazioaren erregistroa emango zaizu.
Profesionala bazara, edo baliabide elektronikoak erabili behar dituen beste bat, interesdun baten izenean jarduten duena, Egoitza honen zerbitzua erabili beharko duzu egin nahi duzun izapiderako eta horretarako egiaztagiri elektronikoa edo cl@ve erabili. Zerbitzu honen bidez edo identifikatu gabe baina cl@ve-rekin edo egiaztagiriarekin egindako eskaerak ez dira erantzungo.
COVID19rako ezohiko neurriak:
Ohiz kanpo, koronabirusaren transmisioa ekiditeko neurriak mantentzen diren bitartean, idatzi, eskaera eta jakinarazpen urgente eta atzeraezinak aurkeztu ditzakezu zerbitzu honen bidez elektronikoki identifikatu beharrik gabe, horretarako baliabiderik ez baduzu.
Kontuan izan, bidalketa-modalitate honetan, zure idatzia edo eskaera ez dela gauzatuko Gizarte Segurantzaren Erregistro Elektronikoan eta ez dela zure bidalketaren egiaztagiririk sortuko. Jakinarazi nahi dizugu baita ere beharrezkoa izan daitekeela zurekin harremanetan jartzea zure identitatea, datuak eta bidalitako dokumentazioa egiaztatzeko edo, kasuak kasu, dokumentazio gehigarria eskatzeko.
Herritarrak kaltetzea ekiditeko, alarma-egoeran zehar eten egin dira Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko prozedurak izapidetzeko epeak.
Inprimakien eta ereduen atalera joan nahi izanez gero, egin klik hemen.
Gogorazten dizugu zentzuz erabili behar dela kanal hau zerbitzuak egoki eta eraginkorra izaten jarraitu dezan.
Zerbitzu honen bidez, beren izenean edo beste norbaiten izenean jarduten diren pertsonek idazkiak, eskaerak edo jakinarazpenak helarazi ahal dizkiote Itsasoko Gizarte Institutuari Erregistro Elektronikoaren bidez, baldin eta Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan haiek aurkezteko zerbitzu zehatza ez badago.
Norentzat
Beren izenean edo beste norbaiten izenean erregistro elektroniko bidez idazkiak, eskaerak edo jakinarazpenak aurkeztu eta Itsasoko Gizarte Institutuari helarazi nahi dizkioten pertsonentzat, betiere, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan haiek aurkezteko zerbitzu zehatza ez badago.
Zer egitea ahalbidetzen du
- Dokumentazioa eranstea.
Zer behar da hori gauzatzeko
- Dokumentazioa eranstea baimentzen duen software bat edukitzea.
Kontuan izan beharrekoa
Erabiltzaile-izena + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) erabiliz sartzen bazara, segurtasun-maila handiagoa bermatze aldera, erregistroan zehar emandako mugikor-zenbakira kode bat bidaliko dizugu SMS bidez. Kode hori sartu beharko duzu erregistro elektronikoan jakinarazpena sinatu ahal izateko.
Hirugarren baten izenean jarduteko, beharrezkoa da Ahalduntzen Erregistro Elektronikoan erregistratutako ahalduntze bat izatea, izapidea egin ahal izateko. Aipatu erregistroan indarrean dagoen ahalduntzerik ez balego, ordezkapena egiaztatu beharko duzu balio duen dokumentu bat erantsita, ordezkapenaren ziurtasuna sinesgarria dela bermatuta. Pertsona fisiko baten izenean jardutean, ordezkapena egiazta dezakezu aurkezpen eredu normalizatua erantsita. Dokumentu hori deskarga dezakezu betetzeko “dokumentazio erantsia” atalean.
Izapidea egiten den probintziako Itsasoko Gizarte Institutuaren Zuzendaritza Probintzialari bidaliko zaio dokumentazioa.
Aldi baterako, konexio-saioa mugatu da, beraz, eskakizuna betetzen duzunean iraungiko balu, berriro hasi beharko duzu eta oraindik egin gabe dituzun jarduerak bukatu beharko dituzu.
Erantsiko den dokumentazioak ezin du guztira 10 Mb baino gehiago izan.
Hurrengo pausoak
Ziurtagiri digitala edo Cl@ve zerbitzua erabiltzean, izapidea burututakoan “jaso izanaren adierazpen” bat jasoko duzu PDF formatuan. Ez baduzu baieztapen mezurik edo, behar denean, transmisioaren errore edo akats mezurik jasotzen, aurkezpena beste une batean edo beste bide batzuk erabiliz gauzatu beharko duzu.
Zerbitzua erabili ahal izateko, begiratu zer baldintza tekniko bete behar diren.
| dokumentuaren izena | Argitalpen data | | :--------------------------------------------------------------------------------- | :-------------- | | Modelo normalizado de representación ISM (PDF, 1744 Kb) | 21/07/2023 |
Interesatzen zaizu...
Preguntas frecuentes
Oficinas de la administración
DIRECCIÓN PROVINCIAL DEL INSTITUTO SOCIAL DE LA MARINA
De lunes a viernes, de 9 a 14 h.
SERVICIO PUBLICO DE EMPLEO ESTATAL
De lunes a viernes, de 9 a 14 h.
ADMINISTRACION DE LA SEGURIDAD SOCIAL No 12/04
De lunes a viernes, de 9 a 14 h.
ADMINISTRACION DE LA SEGURIDAD SOCIAL No 36/01
De lunes a viernes, de 9 a 14 h.
ADMINISTRACION DE LA SEGURIDAD SOCIAL No 26/03
De lunes a viernes, de 9 a 14 h.
ADMINISTRACION DE LA SEGURIDAD SOCIAL No 28/14
De lunes a viernes, de 9 a 14 h.
ADMINISTRACION DE LA SEGURIDAD SOCIAL No 17/04
De lunes a viernes, de 9 a 14 h.
ADMINISTRACION DE LA SEGURIDAD SOCIAL No 23/05
De lunes a viernes, de 9 a 14 h.
SERVICIO PUBLICO DE EMPLEO ESTATAL
De lunes a viernes, de 9 a 14 h.
INSPECCIÓN PROVINCIAL DE TRABAJO Y SEGURIDAD SOCIAL
De lunes a viernes, de 9 a 14 h.
DIRECCIÓN PROVINCIAL DEL INSTITUTO SOCIAL DE LA MARINA
De lunes a viernes, de 9 a 14 h.
DIRECCION PROVINCIAL DE LA TESORERIA GENERAL DE LA SEGURIDAD SOCIAL
De lunes a viernes, de 9 a 14 h.